XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inork ez du galtzaileekin joan nahi, batez ere lanera eta irabazira.

Eta orain osatzen den sindikalgintzak garrantzi handia izango du gure herrian.

Beste herri guzietan bezala.

Baina gure herriak kezkatzen gaitu gaur eta hemen.

Hau da gure zoria.

Hara zergatik ahal den lasterren euskal sindikalgintza indartsu eta zentzudun bat, langileriari deigarri izango zaion bat, behar-beharrezkoa dugun.

(DEIA,1977-VII-27).

EUZKADIREN LURRALDEA

Euzkadiko parlamentariek antolatu dute Autonomiaren arazoak aztertu eta erabakitzeko batzordea.

Batzorde hau bildu da.

Eta aurrean dituzten hiru puntu nagusietatik lehenengoa, Euzkadiko lurraldearen mugak erabakitzea da.

Noski, Estatukoak zer-nolako erakundeak izango dituen jakin aurretik, jakin behar da aurretiko hau.

Hemen gertatzen dena da, mugaz honuzko lau herrialdeek ez dutela horien artean inolako loturarik, lotura ofizialik.

Badituzte, noski, hartuemanak maila batzuetan, Merkataritzako Kamara mailan eta abar, baina ez da ofizialki, ez eta Unibersitate edo Justizia mailan lau herrialde euskaldunak lotzen dituen erakunderik.

Hau, noski, kontu handiarekin alderatu du Estatu espainolak.

Baina orain, Autonomiaren arazoa berehala erabakitzeko asmotan lanean hasi direnean, gure ordezkariek ABC honetatik hasi behar dute lanean.